Dokumentuaren akzioak
Parrondo neba-arrebek irabazi dute Donostiako Euskal Jaietako dantza solteko txapelketa
Bigarren postua Maider Lazkano eta Asier Ena bergararrek eskuratu zuten, eta hirugarrena Azkoitiko Azpitarte neba-arrebek. Jantzi onenaren saria Maider Lazkano eta Asier Enarentzat izan zen. Bikote irabazleak trofeoa, txapela, zapia eta 310 euro jaso zituen; bigarrenak trofeoa eta 210 euro; eta hirugarrenak trofeoa eta 210 euro. Ekainaren 16an Euskal Herriko Dantza Solteko txapelketa irabazi zuten Aitor eta Amaia Parrondok, Seguran.
Dokumentuaren akzioak