Dokumentuaren akzioak
Parisko Operaren barrenak
La Danse: le ballet de l' Opéra de Paris
dokumentala Parisko Operari buruzko lana da, eta Bilboko Karmen aretoan
ikusi ahal izango da, gaur, 19:45etik aurrera. Gainera, Natxo Montero
dantzaria emanaldian izango da, dokumentalaren inguruan hitz egiteko.
Frederic
Wiseman dokumentalistak dantza konpainiaren eguneroko jardunak jaso
ditu lan horretan. Halere, dokumentala hori baino zerbait gehiago da.
Dantza oinarri hartuta, gaurkotasuna duten hainbat gai lantzen ditu
Wisemanek: dantzarien estatus profesionala Frantziako lan erreforman,
dantzaren berrikuntzak, arrazismoa...Horiekin batera, ballet klasikoa
omendu nahi izan du zuzendariak.
Munduko dantza konpainiarik
onenen artean dago Parisko Opera. Perfekzioa dute ezaugarri; teknikan ez
ezik, mugimenduan ere. Lana beharrezkoa izan da horretarako, eta
Wisemanek ere denbora behar izan du hori ikusleari erakutsi ahal
izateko.
Bere metodoa erabili du oraingoan ere, eta, ohi bezala,
hainbat premisari jarraitu dio: kamara ikusezina da; aurrean duen
guztia grabatzen du inolako aldaketarik egin gabe. Horrez gain, ez du
gertatzen dena azaltzeko off-eko ahotsik jarri, eta ez du dokumentalean parte hartzen duten lagunen adierazpenik jasotzen.
'LA DANSE: LE BALLET DE L'OPéRA DE PARIS'
Noiz. Gaur, 19:45ean.
Non. Bilbon, Karmen aretoan.
Frederic Wiseman zuzendariak Parisko Operaren inguruko dokumental bat egin du. / BERRIA
Dokumentuaren akzioak