Pariseko Gazteria Dantza Taldeak bat egin du Saint Germain en Layeko ‘Fêtes luziennes’ekin, Frantziako Irlan

Hedabidea
euskalkultura.eus
Lekua
Saint-Germain-en-Laye, Frantzia
Mota
Albistea
Data
Lotura
euskalkultura.eus

Pariseko Gazteria Dantza Taldea, 2026ko ‘Fêtes luziennes’ jaialdian

Pariseko Gazteria Dantza Taldea, 2026ko ‘Fêtes luziennes’ jaialdian

 

 

Saint-Germain-en-Laye, Frantzia. ‘Fêtes luziennes’ izeneko euskal jaialdia ekainaren 5etik 7ra arte luzatu da aurten eta publiko ugari bildu du Saint Germain en Laye (Île de France) herri erdiguneko kale eta plazetan. Ekitaldia 2019an sortu zuten eta Paris ondoan dagoen herriak eta Ipar Euskal Herriko Donibane Lohizunek partekatzen duten historia omentzea du helburu nagusia. Aurtengoa zazpigarren edizioa izan zuen eta aurrekoetan bezala euskal kulturaren erakustaldi ederra erakutsi eta biziarazi zuten antolatzaileek hiriburu frantsesetik ordubetera.

Euskal Jaialdia ekainaren 4an, ostegunean, hasi zen, Claude Debussy musikariaren Jaioetxeak antolatutako “Euskal Pilota eta Île-de-France-ko frontoiak” izenburuko hitzaldiarekin. Biharamunean, kabalkada, Paname bandako zuzeneko musika, abesbatzen emanaldiak eta ‘Gorka Robles Orkestra’ren kontzertuak izan ziren herriko erdigunean. Bigarren urtez jarraian, gainera, 50 urterekin eskualdean euskal folklorearen erreferente den Parisko Gazteria Dantza Taldeak hartu zuen parte festan.


Euskal dantzariak jaialdian


Herriko eskoletako neska-mutilek ere egin zituzten euskal dantzak


Euskal ekoizleek ekarritako produktuak ikusgai eta erosgai euskal azokan.

Larunbatean, azokaren, sukaldaritzaren eta jolasen eguna izan zen. Eta une ederrenak iritsi ziren tortilla, piperrada eta euskal pastelaren lehiaketekin. Txikiak euskal herri kirolak hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuten eta herriko kontserbatorioko dantza eta musika taldeek euskal dantzak eta kantuak eskaini zituzten euren emanaldiak. Jaialdia igande eguerdian bukatu zen. Gogora dezagun ‘Fêtes luziennes’ izeneko jaia, aurten ekainaren 18tik 22ra izango diren Donibane Lohizuneko Besten atarikoa dela.

- Gazteria Dantza Taldea Instagramen, gazteria_dantza_taldea