Dokumentuaren akzioak
Paranako Urrundik-eko dantzariek “gau magiko” batean hartu zuten parte hiriko Kolektibitateen Jaian
Gustura geratu ziren Urrundikeko lagunak egindako emanaldiarekin zein jasotako harrerarekin, eta modu poetikoan adierazi diote EuskalKultura.com-i “oso gau polita" izan zela, "ilargi beteak magia kutsua ekarri baitzion ikuskizunari, Parana ibaian diztira berezi islatzen". "Dantzariak primeran aritu ziren eta publikoak txalo beroak oparitu zizkien”, esan digute.
Azaroaren izandako bi emanaldi arrakastatsuen ondoren –Gizataldeen Jaian, baina batere ahaztu gabe hilabete hasieran Mar del Platako Euskal Astean eginikoa– urteko azken ekintzak antolatzeari ekin dio Paranako euskal elkarteak.
Jaialdiko argazki gehiago, hemen.
Urrundik Euskal Etxea Paranako Gizataldeen Jaialdian
Dokumentuaren akzioak