Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Paradisu pozoindua

Dokumentuaren akzioak

Paradisu pozoindua

Egilea
77. zkia.
Komunikabidea
Artez
Mota
Albistea
Data
2003/09/01

Pantxika Telleria buru duen Elirale taldeak Le Temps d´ Aimerren aurreneko agerraldia egingo du estreinatu gabe dituen bi dantza pieza berrirekin, Hiruki eta Lauki, hain zuzen ere.

Bi obrak aurretik burututako Eden lanean oinarrituta daude, atmosfera berbera mantenduz, nahiz eta Hiruki lana hiru dantzarirentzat, bi emakume eta gizonezko bat, egokitua izan den eta Lauki lau izango dira parte hartuko duten dantzariak. Eden hitzak, hebraieraz lurreko paradisua eta bizkaieraz pozoia esanahi kontrajarriak ditu. Telleriak identitate ikerketa burutzen du, nolabait aipaturiko bi ideia hoien artean lotura posiblerik egon litekeen paradoxa kolokan jarriz.

Pantxika Telleriak dantzatzeari utzi egin behar izan zion lesio baten ondorioz. Bere lehen urratsak dantza folklorikoan eman zituen jazz berritzailera pasatuz gerora estilo klasikoari ekiteko. Elirale sortuaz batera, Esquisse pour une vie burutu eta Marsellako operan aurkeztu zuen.

Eden lanarekin batera Firua ere estreinatu zuen joan den urtean, azken lan hau Koreografo Gazteak programarako aukeratu zuen Eusko Jaurlaritzak. Bertan, mutur ezberdinetan kokatzen diren itoaldi eta gozamena lotzen dituen haria isladatzen da, nolabait haurtzaroarekin lotzen gaituen hari leun hori irudikatzen da, non gizakiok oreka-desorekan aurrera egiten dugun.



IRAILAK 14 SEPTIEMBRE (20.00)

UDAL KASINOA - BIARRITZ

Dokumentuaren akzioak