Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Otsaileko mutxikoak egingo dituzte igandean

Dokumentuaren akzioak

Otsaileko mutxikoak egingo dituzte igandean

12:00etan hasita egingo dituzte dantza jauziak plazan. Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu eta "plazari bizia eman asmoz" egin ohi dituzte mutxikoak, eta adin guztietako herritarrak bertan parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek.
Komunikabidea
Uztarria.eus
Mota
Albistea
Data
2017/02/09
Lotura
Uztarria.eus

Datorren igandean, hilaren 12an, egingo dituzte otsaileko dantza jauziak plazan, 12:00etan hasita. Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberri Ikastolako Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen dituzte mutxikoak. 

Hileko bigarren igandean egiten dituzte dantza jauziak plazan. Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu eta plazari bizia eman asmoz antolatzen dituzte. Horregatik, ikustera joateaz gain, bertan parte hartzeko deia luzatu diete beste behin antolatzaileek adin guztietako herritarrei.

Plazan egin ohi dituzten mutxikoen irudia.

Dokumentuaren akzioak