Dokumentuaren akzioak
Otsailaren 2an abiatuko dira Zuberoako maskaradak Zalgizen
Otsailaren 2an abiatuko dira Zuberoako maskaradak. Lehenengo parada Zalgizen izango da. Izan ere, bertako gazteak eta Irurikoak dira aurtengoan maskaradak emateko ardura hartu dutenak. Eta emanaldien zikloa ere halaxe amaituko da, maiatzaren 10ean edo 11ean (data ez dago oraindik zehaztuta) Irurin bertan.
Tarte horretan, baina, beste hainbat lekutan izango dira maskaradak. Otsailaren 9an Atharratzen izango dira, eta astebete beranduago, hilaren 16an, Ainharben.
Martxoko lehenengo ikuskizuna hilaren 2an izango da, Altzürükün, eta 9an, Eskiulan. Handik Idauze-Mendira (16), Arrokiagara (23) eta Alozera (30) joango dira.
Apirileko emanaldiak Hokin (6), Barkoxen (20) eta Urdiñarben (27) izango dira.
Irurira heldu aurretik, azken aurreko geltokia maiatzaren 4an izango da Gamere-Zihigan.
Maskaraden egitaraua eta zehaztapenak, NAIZeko Agendan.
Maskaradak, Zuberoan. (Gaizka IROZ)
Dokumentuaren akzioak