Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Otsailaren 26an ospatuko dira aurten inauteri domekako dantza ekitaldiak

Dokumentuaren akzioak

Otsailaren 26an ospatuko dira aurten inauteri domekako dantza ekitaldiak

Sorgin dantza eta inauteri dantzak egingo dituzte kalez kale eta Herriko Plazan Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak hitzaldia emango du gaur Olaran etxean

Egilea
Joseba Lezeta
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2006/01/26

Egun berezia da inauteri domeka Antzuolan. Euskal Herriko leku gutxitan egiten da sorgin dantza eta hau da horietako bat. Beste hiru pertsonaia ere protagonista dira Antzuolan: hartza, domadorea eta tximinoa. Azken hau da berezia, beste zenbait herrik ez duena.



Hitzaldia, gaur



Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak hitzaldia emango du gaur arratsaldeko zazpietan Olaran etxean. Liburutegiak antolatu du ekitaldia.Zenbait irakurketa ere eskainiko ditu Kirmen Uribek tarteka berbaldiak irauten duen bitartean.



Hogeita hamabost urte ditu Uribek. Euskal Filologiak ikasketak burutu ondoren, itzultzaile eta interprete lanetan jardun izan du. Baita gidoigintzan ere, Euskal Telebistako Sautrela saiorako.



Saiakerak, ipuinak, poemak eta komikiak idatzi izan ditu. 2002an Espainiako Kritika saria jaso zuen Bitartean heldu eskutik lanagatik.



«Niri bilatzea gustatzen zait, itsasoan ibiltzea», dio Uribek bere poesiari buruz. «Kontua, begirada propioa izatea da. Nik uste, denok dugula begirada propioa. Txuma Murugarrenek esan zidan literaturan inportanteena begirada dela, ikuspegi propioa izatea. Guk biok gauza bera ikus dezakegu, baina idazten hasiz gero desberdin idatziko genuke, seguru».



Musika taldeek ere erabili izan dituzte bere hitzak kantuetan, TU-K adibidez.

Dokumentuaren akzioak