Dokumentuaren akzioak
Otsailaren 22an ospatuko da aurten karnabal domeka eta sorgin-dantzaz gain txarri-dantza egingo dute antzuolarrek
Eguerdiko 12:30ak inguruan, berriz, dantza saioa egingo da Herriko Plazan. Umeak ariko dira lehenik oraindik erabakitzeke dituzten piezak dantzatuz. Ondoren txarri-dantza egingo da eta, azkenik, ohi bezala, sorgin-dantza. Txarri-dantzan zein sorgin-dantzan Oinarineko partaide ez diren herritarrek parte hartzen dute.
Karnabal domeka berezia da Antzuolan eta Oinarinek berreskuratu zuenetik indartuz joan da gure herrian.
San Blas
Martitzenean, otsailak 3, da San Blas, baina zapatuan, hilaren 7an, ospatuko du Basalde auzoak bere festa. Eguerdiko 12etan izango da meza San Blas ermitan, opil bedeinkatze eta guzti. Umeek oso gustuko dute opil bedeinkapena eta jende asko joaten da kaletik San Blasera.
Saria Maite Toledori
Maite Toledo antzuolarrak idatzitako «Inaxi Sardaneta» ipuinak aipamen berezia jaso du Deia egunkariak antolatutako ipuin lehiaketan.
Hogeita hamaika ipuin aurkeztu ziren, guztira, lehiaketara. Hiru ipuinentzat izan dira aipamen bereziak euskarazko alorrean, eta horien artean zegoen Maite Toledorena.
Dokumentuaren akzioak