Dokumentuaren akzioak
Oteizaren omenezko dantza
Oteizaren omenezko 'Apostoluen sokadantza' lana estreinatuko du Argiak gaur Donostian
Juan Antonio Urbeltz da koreografiaren sortzailea, eta, hark azaldu
duenez, duela 40 urte Donostiako Viktoria Eugenia antzokian Argiak
estreinaturiko Eaurtako neska dantza lana ikusi ondoren sortu zuen Axuri beltza. Abestutako dantza zen hura, eta kantako lehen hitzak «axuri beltza» ziren. Ordutik dantza taldeen bilduman sartu dute.
Argia taldea 1960ko hamarkadan sortu zuten, eta hasieratik lan
egin du Euskal Herriko folkloreko piezak berreskuratu eta gaurkotzeko.
Jorge Oteizaren Arte Garaikideko Euskal Eskolaren partaide izan zen
taldea.
Eskultorearen omenez, Apostoluen sokadantza sortu du
orain Urbeltzek, estreinu gau hura gogoan. Koreografiaz gain, jantzien
diseinua ere Urbeltzek berak egin du. Marian Arregik moldatu du musika.
Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal eta Jexux Larrea dantza maisuak
aritu dira koreografia lantzen, 90 inguru dantzarirekin, Argia
taldekoez gain, Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz, eta Eibarko Kezka
taldekoak (Gipuzkoa). Koldo Ameztoi kontalariak eta Renoko (AEB) Lisa
Corcostegui dantzariak lagundu dute ikuskizunean. Donostiako Musika
Hamabostaldiko zuzendaritzak eskatu zion Urbeltzi, 2008an, Jorge Oteiza
eskultorearen jaiotzeko mendeurrena ospatzeko koreografia. Horrela
sortu zuten gaur egingo duten lana.
'AXURI BELTZA'
Argia dantza taldea. Gaur, 20:00etan, Viktoria Eugenia antzokia, Donostia.
Dokumentuaren akzioak