Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Otaba jaiak asteburuan, Attolan eta Elosuan

Dokumentuaren akzioak

Otaba jaiak asteburuan, Attolan eta Elosuan

Datorren asteburuan, Elosuan eta Attolan Otaba jaiak ospatuko dituzte. Elosuan hiru eguneko egitaraua osatu dute, eta Attolan igandeko ohiturari jarraituko diote.
Komunikabidea
Maxxatzen.eus
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2017/06/12
Lotura
Maxxatzen.eus

Attolan igandean ospatuko dituzte Otaba jaiak. Attolako gurutzean egingo den mezarekin hasiko dute eguna. Ondoren, ogitartekoak banatuko dituzte, eta Izer eta Alabier trikitilariek eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek eguerdia alaituko dute. 14:00etan, bazkaria egingo dute Attola Zarren, eta, segidan, erromeria izango da trikitilariekin eta bertsolariekin 21:00 aldera arte.

Elosuan, berriz, hiru eguneko egitaraua osatu dute. Zapatuan hasiko dira Elosuko Otaba jaiak. 12:00etan, kanpai hotsez lagunduta, festei hasiera emango dien suziria botako dute. 12:30ean, Donato Larretxea aizkolariak igandean moztuko duten 148,7 ontzako gerri buelta duen pagoa moztuko du. Zuhaitz horretatik atera dute auzotarrek egin duten txondorrerako egurra. 16:30ean, mus txapelketa jokatuko da, eta, 20:30ean, Julio Soto eta Iban Urdangarin bertsolariekin bertso afaria egingo dute. Afaria 28 euro ordaindu beharko da, eta izena 688 920 086 telefonora deituta eman beharko da.

Igandean, bestalde, 12:00etan meza nagusia emango da. 13:00etan, pilota partidak jokatuko dira auzoko pilotalekuan. 14:30ean, Elurmendi elkartean, erretiratuen bazkaria egingo dute. 18:00etan, dema jokatuko da Belarretaren idi parearekin eta Kabutzia Arraindegiaren idi parearekin. 1.500 kiloko Benta Oste harriarekin 30 minutuko lana egin beharko dute. Bitartean, Donato Larretxeak pagoa moztuko du.

Astelehena Otaba Txiki eguna izango da Elosaun. 12:00etan, auzoan hildakoen aldeko meza emango da. 13:00etan Piskolabitx egingo dute, eta 15:00etan auzo bazkaria egingo da. 17:30ean, ume zahar eta gazteentzat jolasak egingo dituzte, eta 19:00etan triki-poteoa izango da. 21:00etan, azkenik, auzo afaria eta erromeria egingo dituzte, egun guztia alaitzen arituko diren Laja eta Lutxurdio trikitilariekin. 

Otaba jaiak asteburuan, Attolan eta Elosuan

Dokumentuaren akzioak