Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ostiralean egingo dute Axeri Dantzaren gaineko erakusketaren irekiera-ekitaldia

Dokumentuaren akzioak

Ostiralean egingo dute Axeri Dantzaren gaineko erakusketaren irekiera-ekitaldia

Komunikabidea
Aiurri
Tokia
Andoain
Mota
Albistea
Data
2025/05/08
Lotura
Aiurri

Bihar, ostiralarekin, arratsaldeko 18:30etik aurrera egingo dute Axeri Dantzaren gaineko erakusketaren irekiera-ekitaldia, Basteroko erakustokian. Adunan eta Andoainen Lizar Makil Dantza Taldearen eskutik berreskuratu zeneko 50. urteurrena eta Andoainen parekide bihurtu zeneko 25. urteurrena ospatzen ari dira aurten, eta antolatu duten ekitaldi-sortaren baitan, erakusketaren txanda da egunotan. 

Argazkian, Axeri Dantza Elkarteko kideak ageri dira egunotan, erakusketaren prestaketa lanetan.

 

Urte osorako egitaraua

Aurrez, otsailaren 8an, urteurreneko ospakizunen aurkezpena, egin zuten Goikoplazan. 

Era horretan, martxoaren 6an, "Emakumeak Axeri Dantzan 25 urte" izenburuko mahai-ingurua egin zuten Basteron (ikusgai osorik, hemen).

Urte osoko egitarauaren lehenbiziko ekitaldi horretan, emakumeek Axeri Dantzan eta euskal kulturan izandako bilakaera aztergai izan zuten. Honakoek hartu zuten hitza: Jone Larrañaga (mahainguruko gidaria), Junkal Korrotxano (2000an Goikoplazan Zortzikoa dantzatu zuen lehenbiziko emakumea), Izaskun Beraza (Axeri Dantzako buruzagia), Irune Elizondo (axeri dantzari gaztea) eta Amaiur Aristi (dantzan.eus-eko eragilea).

Dokumentuaren akzioak