Datorren ostegunean, urriaren 12an, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, hasiera emango zaio BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren 25. edizioari. Aurkezpen-ekitaldia La Fundacionen egingo da, eta bertan parte hartuko du Olfa Sendensik bere Rabia(a)-Amorrua-رابعة proposamenarekin. Jaialdia urriaren 22ra arte egongo da martxan.

Sendensiren lan horrekin, artistak, Bilbaoeszena 2023ko Artistak Egoitzan beka jaso zuen. Edizio berri hau martxan jarriko beste 15 konpainiekin batera, horietako zazpi bertakoak, sei estatukoak eta hiru nazioartekoak (Argentina, Portugal eta Frantzia).

BAD, urtez urte kulturaz gozatzen duenaren agendan markatu beharreko datetako bat, tokiko talentu sortzaileari ezinbesteko laguntza ematen dioten hamasei hitzordu eskainiko ditu– aipatutako Olfa Sendesni, Paula Gironi, CIA. Analógica, Neri (H)ari – Myriam Pérez Cazabón, La Higuera eta NODE- munduko beste herrialde eta Estatuko beste txoko batzuetako ikuskizun sorta zainduarekin (Katalunia, Kanariak, Andaluzia, Nafarroa edo Madril) batera.

BAD jailadiak bere programazioari amaiera emango dio urriaren 22an, igandea, Aina Alegreren “ETUDE4 – Fandango y otras cadencias” (La Fundación aretoan, 18:00etan) eta AzkonaToloza konpainiaren “Concierto geológico” (Bilborocken, 20:00etan) proposamenekin.

Estreinaldiak

Estreinaldiak Euskadin

BAD jaialdiak HAMAR estreinaldi programatuko ditu Euskadin, horietako bi, -La Higueraren (Euskadi) “Nire usaina galdu nuen eguna”, La Fundaciónen urriaren 14an, 21:00etan eta CIA. Analógicaren (Euskadi) “Lo que pasa mientras”, hilak 18 19:00etan Campos Antzokiaren Cúpula Aretoan-  Erabateko estreinaldiak izango dira Bilbon.

Euskadin egingo diren beste 8 estreinaldiak honako hauek izango dira: Paula Quintanaren “Huerto”, (Kanariak), Harrobian, urriaren 13an 19:00etan; “Love me”, Marina Otero & Martín Flores Cárdenasena (Argentina), urriak 13, 21:00etan, La Fundición aretoan; “Morta Splendor”, Bárbara Sánchezena (Andaluzia), urriak 14, 19:00etan Harrobian; “Concrete Matter”, Los Detectives (Katalunia), urriak 15, 19:00etan La Fundición-en; “Los idiomas”, Alessandra García (Andalutzia), urriak 19, 21:00etan Campos Antzokiko Cúpula Aretoan; “Los cosas se mueven, pero no dicen nada”, Poliana Limarena (Madril), urriak 21, 19:00etan Harrobian; “ETUDE4 – Fandango y otras cadencias”, Aina Alegreren eskutik (Frantzia), urriak 22 18:00etan Bilborocken; eta AzkonaTolozaren “Concierto geológico” (Nafarroa - Katalunia). urriak 22, 20:00etan Bilborock aretoan.

Estreinaldia Estatuan

Teatro Parga konpainia portugaldarraren “Info Maniac”, urriak 20 19:00etan La Fundición Aretoan.

Euskal konpainia eta artista hauek osatzen dute BAD 2023 jaialdiaren programazioa: Paula Gironi “Embo(r)rak” antzelanarekin, 2023ko Bilbaoeszenaren Artistak Egoitzan beka jaso duena, (urriaren 17an, 19:00etan, Harrobian). Asteazkenean, hilak 18, Cía Analógica konpainiak "Lo que pasa mientras" dantza garaikideko pieza partekatuko du. Hilaren 19an, ostegunean, Nere (h) ari – Myriam Pérez Cazabón konpainiaren txanda izango da, bere "Hiru (3)" proposamenarekin, Harrobian, 19:00etan; azkenik, hilaren 20an, NODE konpainiak Campos Antzokiko Cúpula Aretoan, "Arachno" partekatuko dute, 21:00etan.

Jarduera paraleloak

Jaialdiaren esparruan, dantza inklusiboko praktika artistikoei buruzko “Breathing together” topaketak egingo dira, ORGANICeko Natalia Monge estatuko beste konpainia batzuekin egiten ari den praktika koreografikoen proiektuaren barruan. Topaketa horiek sarrera librea izango dute, eta profesionalei eta interesa duten pertsona guztiei irekita daude. (Urriaren 12, 13 eta 14an Bilborock aretoan).

Sarrerak

Ikuskizun bakoitzerako sarrerek 10 euro balioko dute. Informazio guztia jaialdiaren webgunean dago eskuragarri. Webgunean ere honako BONU hauek erosi ahal izango dira: 3 sarreraKO Bonua: 20 euro/5 sarrerako Bonoa: 30 euro.

BAD 2023 jaialdiak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Kultura eta Kirol Ministerioko Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren babesa du.          

Era berean, Jaialdiarekin kolaboratzen dute: Metro Bilbao, El Correo eta Ikey Group; Campos Eliseos Antzokia, La Fundición eta Harrobia ditu aliatu.