Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Oso polita izan da niretzat EtxeanGoxo zumba saioak eskaintzea, mezu asko jaso ditut"

Dokumentuaren akzioak

"Oso polita izan da niretzat EtxeanGoxo zumba saioak eskaintzea, mezu asko jaso ditut"

Egilea
Izar Mendiguren
Komunikabidea
Aiaraldea Gaur
Mota
Elkarrizketa
Data
2020/05/24
Lotura
Aiaraldea Gaur
Etxean Goxo dinamikan 10 astez osatu du zumba saioa Izaskun del Cerrok. / Aiaraldea.eus

10 astez gidatu du zumba saioa euskaraz Izaskun del Cerro urduñarrak. Esperientzia aberasgarria izan da, aitortu duenez.

Asteartekoa izan zen Izaskun del Cerro urduñarraren azken zumba saioa, "Etxean goxo" dinamikaren baitan. Izan ere, Aiaraldea komunikabideak amaitutzat eman du konfinamendu garaian eskualdeko sortzaileekin sustatutako egitasmoa. Helburua, informaziotik haragoko eskaintza izan da, eta etxealdia igarotzeko bitartekoak sortzea.

Baloreak lantzeko ere baliatu da espazioa webgunean, Kokorikoko ipuin, abesti eta jolasekin kasu. Halaber, tokiko sortzaileen plaza digitala sustatu du hedabideak.

Izaskun del Cerrok, esaterako, asteartero euskaraz dantza eta kirola egiteko proposamena luzatu die ikus-entzuleei. 

Esperientzia ahaztezina izan da, urduñako dantzariaren iritziz, ,bizitakoa: "Arraroa, berezia eta oso polita. Bizitza osoan gogoratuko dut. Ez da ohikoa etxean bakarrik dantzan egotea inor ikusi gabe, eta norbaitek jarraitzen nauen jakin gabe".

Oso gustura aritu da, aitortu duenez, "mezu asko jaso ditut eskerrak ematen eta oso polita izan da hori niretzat".

Bukaeran, poza eta pena
Poza eta pena ditu aldi berean. Dantza irakaslea da Izaskun del Cerro, eta egunerokoan haurrentzat, helduentzat zein edadetuentzat ematen ditu klaseak. Ondorioz, ez zaio zaila izan abesti hautaketa, "badakit zein musika mota gustatzen zaien".

Erronka berria izan du eskuartean, ordea, "hirugarren adinekoentzat, adibidez euskarazko kantak aukeratzen ez nekien, baina jendeak abesti asko eskatu dizkit eta erraza izan da". Sare sozialen bidez izan dute ikus-entzuleek abestiak proposatzeko aukera: "Oso aberasgarria izan da niretzat. Ezagutzen ez nituen abesti asko entzun ditut horrela".

Dokumentuaren akzioak