Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oskorri, Mauleko jaietan

Dokumentuaren akzioak

Oskorri, Mauleko jaietan

Egilea
A.G.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2010/07/18

Oskorrik joko du gaur Mauleko festetan, Baztango dantzariekin batera, 21:00etan.

Proiektu berria darabil Oskorrik esku artean: Oskorri dantzariekin. 1789ko Frantziako Iraultzak moda berrien ezartzea ekarri zuen. Ondorioz, Gipuzkoako dantza zaharrak galtzen joan ziren denboraren poderioz. Juan Ignazio Iztueta dantza maisuak, bat-bateko galera horretaz ohartuta, dantza berriak eta doinuen partiturak bildu zituen.

Oskorri taldeak dantza doinu horietako batzuk prestatu ditu, eta Baztango Dantzariak taldearekin batera publiko guztiak dantzatzeko modu errazean moldatu ditu.

Formatu berria aurkeztuko du, beraz, Oskorri musika taldeak. Izan ere, modu bikoitzean azalduko da kontzertuan. Oskorriren kontzertua alde batetik, eta dantzaldia Oskorri Baztango Dantzariekin, bestetik.

Dantzatuko dituzten dantzak ikasi nahi dituen orok badu aukera horretarako Interneten. Oskorri Dantza Klub sortu dute sarean, eta dantzen bideoak ikusteko aukera dago Youtuben, Oskorri dantzak izena klikatuz gero.

Azkenaldi honetan, Oskorri Banda Band proiektuarekin ibili da taldea. Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako 70 bandarekin baino gehiagorekin jotzen ibili da. Azkena, Vilano i la Geltruko bandarekin.

OSKORRI ETA BAZTANGO DANTZARIAK

Noiz. Gaur, 21:00etan.

Non. Maulen.

Dokumentuaren akzioak