Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oskara taldeak dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan

Dokumentuaren akzioak

Oskara taldeak dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan

Bi dantzariek 15 minutuko lau emanaldi egingo dituzte egunean Atrioan

Jon Maya (Kukai) eta Marcos Morau (La Veronal) dantzariek sorturiko Oskara taldeak "Oskara in progress" dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan ostegunetik igandera bitartean. Bi artistek omenaldia egiten diote antzinako euskal kulturari, Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren obran irudikatuz.
Egilea
E.P
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2015/12/15
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Chillidaren eta Oteizaren lanak ikusgai daude "Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak" erakusketan, eta dantza garaikideko ikuskizuna horren harira antolatu da, eta bi dantzariek 15 minutuko lau emanaldi egingo dituzte egunean Atrioan.

Museo bilbotarrak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, "Oskara in Progress" proiektua beste hiri batzuetako antzokietan ere eskainiko da etorkizunean, hala nola Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Baionan.

Halaber, asteazken honetan, bi dantzariek ikastaro magistral bat zuzenduko dute, gaur egungo dantzaren eta euskal dantzaren zaleentzat. Oskara proiektuaren jatorria eta haien sortze prozesua azalduko dituzte. Proiektuak Laboral Kutxaren babesa du.

Dokumentuaren akzioak