Osintxuko Musiraka dantza taldea zapatuan Zabalotegin

Egilea
Edu Mendibil
Hedabidea
Goiena.net
Lekua
Bergara
Mota
Albistea
Data
2009/06/26

Umeekin hasi baziren ere, gazteak eta helduak ere taldean dira gaur egun. Amaia Agirre da taldeko zuzendaria.
Osintxun hiru bailara daude: Muskitxu, Iraban eta Kaparra; eta bakoitzaren lehenbiziko hizkiekin osatu dute taldearen izena. Zapatukoa izango da taldearen lehenbiziko emanaldia. Irailean hasi ziren ikuskizuna gertatzen eta azkenaldian pare bat entsegu egin dituzte astero Osintxuko ludotekan.
Euskal dantzen pausoetan oinarritutako ikuskizuna da Musirakarena, eta, besteak beste, Mikel Laboa, Kepa Junkera eta Benito Lertxundiren kantuak eta musika klasikoa erabiliko dute. Zapatuko emanaldirako sarrerak 3 eurotan jarriko dituzte salgai, Zabalotegiko leihatilan bertan.