Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ortzegun Gizeneko zingar-arraultzearekin hasiko dira Etxalarko inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Ortzegun Gizeneko zingar-arraultzearekin hasiko dira Etxalarko inauteriak

Astelehenean baserrietako eskea eginen dute gazteek eta astearte eguerdian karroza desfilea eginen da

Etxalarko inauteriak, ohi bezala, Ortzegun Gizeneko zingar-arraultze eskearekin abiatuko dira. Igandean, Zaldun Inaute kinto bestak ospatu ohi dira eta astelehenean baserrietako eskea eginen dute gazteek. Astearteko mozorro egunean, mozorroak eta karrozak plarazatuko dituzte.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Etxalar
Mota
Albistea
Data
2015/02/11
Lotura
Ttipi-ttapa

Otsailak 12, ortzeguna

Goizean etxez-etxe ibiliko dira neska-mutikoak Ortzegun Gizen, Ortzegun Gizen, zingar-arraultze bat ez bada bertze eskatuz. 14:30etik aurrera Landagain eskolako ikasleek beren antzezlanak eskainiko dituzte karrikaz-karrika. Ondotik Guraso­ Elkarteak eskainitako berendua.

Otsailak 15, igandea

Zaldun Inaute egunean kinto bestak ­ospatuko dituzte.

Otsailak 16, astelehena

Astelehen Inaute egunean 08:00etan gosaria La Basque jatetxean. Ondotik herri­ko gazteak bi taldetan banaturik batzuk goiko auzoetan eta bertzeak beheko auzoetan eskean ibiliko dira egun osoan. Gauean pintxoak ­Elutsa ostatuan.

Otsailak 17, asteartea

Astearte mozorro egunean, 12:00 aldera ­herriari itzulia emanen zaio mozorro eta karrozekin. Ondotik bazkaria Herriko Ostatuan eta aldi berean, jubilatuen bazkaria Larraburuan. 18:00etatik aitzinera musika eta taloak frontoian Altxataren eskutik.

Astearte eguerdian plazaratuko dituzte karroza eta mozorroak Etxalarren.

Astearte eguerdian plazaratuko dituzte karroza eta mozorroak Etxalarren. Argazkia: Artxiboko argazkia


Dokumentuaren akzioak