Dokumentuaren akzioak
Ortzadar, Luhartz, The Crazy Wheels eta Irrintzi Erraldoi Konpartsa Boiseko Jaialdi 2015-en izango dira
Bost urtero egiten de Boisen Jaialdi, AEBetako euskal kultura festa erraldoia. Milaka lagun biltzen dira bertara, AEBetatik zein Diasporako beste bazterretatik etorriak eta giroa aparta eta ahaztezina izan ohi da. Hurrengo edizioa 2015eko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra egingo da eta, oraindik lekutan dagoela iruditu arren, antolakuntzak lanean dihardu eta hasiak dira dagoeneko ekitaldiak prestatzen.
Hasteko, www.jaialdi.com webgunean hurrengo edizioari buruzko informazioa eskura daiteke. Aste honetan jakinarazi du antolakuntzak, adibidez, edizio horretan parte hartuko duten taldeen izena. Euskal Herriko talde askok eskaini zuten euren burua, baina, azkenean, hauek izan dira aukeratuak:
-Ortzadar, Iruñea, Nafarroa (euskal dantza)
-Luhartz, Durango, Bizkaia (musika)
-The Crazy Wheels Band, Soraluze, Gipuzkoa (musika)
-Irrintzi Erraldoi Konpartsa Kultur Elkartea, Orio, Gipuzkoa.
Zorionak eurei eta zorte on hurrengorako hautaketa prozesuan parte hartu duten beste taldeei.
Dokumentuaren akzioak