Dokumentuaren akzioak
Oronozko inauteriak urtarrilaren 23tik 25era ospatuko dituzte
Baserrietan, herrian eta Zozaian barna ibiliko dira gazteak puxka biltzen
Urtarrilaren 23an, ortzegunean, herriko baserrietatik barna ibiliko dira gazteak puxka biltzen. Urtarrilaren 24an, ortzirala, herritik barrena etxez-etxe ibiliko dira eta azkenik, hilaren 25ean, larunbatean herrian azken etxeak bixitatuko dituzte gazteek eta ondoren Zozaiara joanen dira.
Bestari bukaera emateko, larunbat arratsean Pierresenea ostatuan afaria izanen dute denek elkarrekin, Franxixko akordionistak alaiturik.
Gazteek inauteri giroa hedatuko dute etxez etxe. Argazkia: Utzitako argazkia
Dokumentuaren akzioak