Dokumentuaren akzioak
'Oroitzen naiz'
Maratila
Gure garai honetan zarata entzungarri agertu nahi digutelarik,
kontsumoak bete espazioa zorion bide, elasturi etengabea eta irudi
uholdea komunikazio ezinbestezko, hiru kideen eta Mizelen aukera zinez
gogoetagarria da. Komentuen eta otoitzaren isiltasunari, Terence
Malicken filmeei edo Ekialdeetako meditazio eta espazio lantze moldeei
pentsarazten da.
Artearen funtsa beti da zerbaiten pitzaraztea
eta, gainera, hemen bezala, biziak iraganaren itxura hartzen duelarik,
zerbait handiren aurrean gaudelarik. Atorra txuriak, bilo zuriekin
batera, galtza ilunekin, aurpegi eta jestu hieratikoek oholtza gaineko
karratu ala zirkulu ibilerak, noizbehinka herri musika alaiari dantza
oihartzun neurtu eta mugatua emanez: modu minimalistak asko zuen
kontatzeko. 36ko gerran haur errefuxiatuak hemengoari Hendaian Filiperi
ziona «ni euskalduna naiz, zu bezala» edo dantzak burua berriro zutik
Koldori jarri ziolarik frankismoak apalarazi ondoren, gaude Arteak
gaituela salbatuko.
Dokumentuaren akzioak