Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Orioko Harribil dantza taldeak ikuskizun berezia prestatu du gaur gauerako Karela kiroldegian.

Dokumentuaren akzioak

Orioko Harribil dantza taldeak ikuskizun berezia prestatu du gaur gauerako Karela kiroldegian.

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2005/12/30

Orioko Harribil dantza taldeak ikuskizun berezia prestatu du gaur gauerako Karela kiroldegian.



'Herribil' izena jarri diote antolatzaileek ikuskizunari, herri osoa bildu nahi dutelako dantza-festa horretan.



Ikuskizuna gaueko hamar eta erdietan hasiko da.



Talde eta jende askoren laguntza izan dute Harribil dantza taldekoek ikuskizuna antolatzeko. Besteak beste, Errikotxia bertso taldearena, Ikastolako haur abesbatzarena, Gozategitarrak, Talai Mendiko dantzariak, Manex Barrenetxea eta Iker Zumeta txalapartariak, Maialen Sarasua, Elena Errasti eta Imanol Urkizu...



Dantza eta musika uztartuko ditu emanaldiak eta pantaila handi bat ere jarriko dute Harribilekoek, herriko irudiak erakusteko.



Izan ere, azken urte honetan dantza emanaldi ezberdinak ospatu dira herrian eta gaurko ekitaldiak urte berezi honetako egitarauaren amaiera suposatuko da.



Sarrera doanekoa izango denez, gonbitea herri osoari luzatzen zaio, kiroldegia jendez gainezka ikusi nahi bailitzateke ikuskizun berezi honetan.

Dokumentuaren akzioak