Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Orio eta Lesakako dantzariek bat egin dute Nazioen Mundua herri ekimenarekin

Dokumentuaren akzioak

Orio eta Lesakako dantzariek bat egin dute Nazioen Mundua herri ekimenarekin

Erantzun polita jaso du Nazioen Munduak, kaleratu berri den «Gazta Zati Bat» dokumentalaren soinu banda promozionatze aldera sortutako Dantza Zati Bat ekimenean. Dagoeneko bi dantza talderen bideoak jaso ditu: Orio eta Lesakakoena.
Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2012/07/21
Lotura
Gara

Nazioen Munduak «Gazta Zati Bat» dokumentalaren webgunean proposatzen duena herri desberdinetako dantza taldeek soinu bandako abesti bat deskargatu eta bideo bat egitea da. Asmoa beraien ideia eta filosofia ahalik eta leku gehienetara iristea da, modu parte hartzailean.

Soinu banda

Soinu banda Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor Lamprek egindako 15 abesti berriz osatuta dago. Diskoaren aurkezpen ofiziala uztailaren 6an egin ondoren, hainbat lekutan eskuratzeko aukera dago: dokumentala proiektatzen den herrietan emanaldiaren ondoren: http://www.gaztazatibat.eu/agenda, Esne Beltzaren kontzertuetan eta hainbat tabernatan.

Dokumentuaren akzioak