Dokumentuaren akzioak
Orhipean, mende bat atzera
1900eko bizimodura itzuliko da Otsagabia larunbatean, herria eraldatuko duen Orhipean jaiarekin
Herritarrek parte hartzen dute jaialdi horretan, eta duela mende bateko jantziekin irtengo dira kalera, antolatuta dauden ekitaldi ugarietan parte hartzeko. Izan ere, egitarau betea prestatu dute antolatzaileek. 11:00etan, Bardeako bidean diren artzainak igaroko dira herritik, eta horietako batzuk otapurrez egindako hamaiketakoa egitera geldituko dira; 12:00etatik 18:00etara ogi jotzea egingo dute larrainean. Bestelako ikuskizunak egun osoan egingo dira, 1900. urteko egiteko moduak erakutsi nahian. Horietako batzuk dira hauek: txerri hilketa, gaztaren eta ogiaren ekoizpena, kordelak, iruleak lanean, etxeko eta bordako bizimodua, garai hartako dentisten eta bizarginen lana, ehiza eta arrantza egiteko moduak... Erromeria batekin amaituko da jaia.
Dokumentuaren akzioak