Dokumentuaren akzioak
Organik eta Kepa Junkeraren “Txapeldun” Leioan
Natalia Monjek Eneko Balerdiren bakarkako saioa zuzentzen du eta horretarako luxuzko kolaboratzaileak izango ditu. Dramaturgia El Pont Flotant Valentziako antzerkigintza taldearen lankidetzarekin sortu dute eta ikuskizunerako musika Kepa Junkerak sortutakoa da, eta zuzenekoan berak parte hartzen du.
Mugimendua oinarri izanda, musika, testu apropos eta umorea barne, berritasuna eta tradizioa uztartzen dituen ikuskizuna da honakoa.
Lan honetan, txapeldun izateaz hausnartuko du dantzariak, izan ere, kirolarekin lotzen da beti figura hori, nahiz eta horrela ez den beti. Obra honetan, kirolei egiten zaie erreferentzia eta hala, aizkora, arrauna, sega, futbola, atletismoa, eta abarretik pasatuz, kirolezko bidaian arituko da dantzaria.
Dokumentuaren akzioak