Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Organik Dantza Antzerkiak “Arnasa” ikusgarria estreinatuko du

Dokumentuaren akzioak

Organik Dantza Antzerkiak “Arnasa” ikusgarria estreinatuko du

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2022/01/27
Lotura
Nontzeberri

Bihar, Leioako Auditorium aretoan, Organik Dantza Antzerkiak Arnasa ikusgarria estreinatuko du. Natalia Mongek zuzendu duen piezan Pilar Andres, Carlos Alonso, Mikel Aristegui eta Jon Ander Garamendi aritzen dira aktore gisan. Obra horren bidez, dibertsitatearen munduan murgilduko dira ikusleak.

Arnasa dantza inklusiboko lan bat da; interprete profesionalak eta dibertsitate funtzionala duen pertsona bat agertzen dira oholtzan. Sorkuntza kolektiboa eta inklusiboa da, eta aldaketa emozionalek arnasketan nola eragiten diguten azaltzen du.
Arnasa konpainiak pertzepzio berrietara irekitzeko duen beharraren emaitza da.

Hainbat tailer egin ziren Getxoko hainbat kolektiborekin. Horietan, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin sentsibilitatea, mugimendua eta arnasketa landu ziren dantzaren bitartez. Hortik sortu zen zuzeneko musikarekin dantza-lan inklusibo bat sortzeko prozesua, kolektibo hori sormen prozesu horren protagonista bihurtu arte.

Dokumentuaren akzioak