Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Orenburgeko dantzari eta kantariak bihar plazan 'Azpeitia Dantzan'-en barruan

Dokumentuaren akzioak

Orenburgeko dantzari eta kantariak bihar plazan 'Azpeitia Dantzan'-en barruan

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2006/07/23

Agurreko saio horretan nazioarteko folklorearen esparruan gurean ezagunenetakoa den tradizio baten erakustaldia izango da ikusgai eta entzungai. Beste hainbatetan bezala, Errusiatik datorren talde bat igoko da bihar plaza Nagusiko tranpaldora, Orenburgeko Dantza Taldea eta Abesbatza.

Hain zuzen ere, kantu tradizio handi baten ordezkaria da bihar Azpeitian izango den taldea. Orenburg hiria 1743an sortu zen Ural ibaiaren ertzean eta bertako kanturako tradizioak historia luzea du. 25 urteko bere ibilbidean, abesbatzak 15 programa prestatu eta eskaini ditu, eta taldearen ospea handitzen ari da egunetik egunera.

Orenburgeko abesbatza Errusiar Federazioko gazteena da; izan ere, kideen batez besteko adina 30 urtekoa da (abeslariak, dantzariak eta musikariak). Bihar Azpeitian ariko den taldearen emanaldiak Orenburg probin- tziako folklorearen materialean oinarrituta daude: dantzak, koreografiak, kosakoen kanta zaharrak... Hain zuzen ere, taldearen emanaldirik ezagunenak eta onentsuenak kosakoen kanta zaharrak dira, batez ere a capella abesten dituztenak. Horiek eta beste hamaika kanta eta dantza ikus eta entzuteko parada izango da bihar plazan, 22:00etatik aurrera.

'Azpeitia Dantzan'-ek agur esango duen arren, biharkoa ez da izango udako folklore dantzen ikuskizunetan azkena. Saninazioen barruan, uztailaren 31n, Kroaziako dantza talde bat arituko da Olazko Amaren plazan.

Dokumentuaren akzioak