DOOS Kolektiboak Gorpuztu Laburra izeneko piezaren entsegu irekia proposatuko du Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, gaur, hilak 22, 19:00etan hasita.
Gorpuztu laburra piezaren esanahia oso sakona da, dantza eta orekaren arteko sinbologiatzat har daiteke: “oreka bilatzeari buruz hitz egiten duen dantza garaikideko pieza da. Lasai egoteko borroka da, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko, animaliak lasai lo egiteko lekua aurkitzeko. Gorpuztu piezaren bertsio laburra da, zenbait erlijioetan zenbait unetan gorputzaren erabilerari buruzko ikerketatik sortua. Gorputza hainbat zatitan banatuz, otoitz garaian mugimendu ekintzak behatuz eta erlijio desberdinetan dauden erruduntasuna, penitentzia, transzendentzia, sumisioa … bezalako kontzeptuak zeharkatuz, jaio zen Gorpuztu.”
DOOS Kolektiboko kideek ere elementu berriak aurkeztuko dituzte: “Gaurko entsegu ireki honetarako argitaratu gabeko material desberdinak erakusteko aprobetxatuko dugu nola jaio zen eta nola eboluzionatu duen, ikerketarako eta beste bitxikeria mota batzuetarako balio izan diguten musika eta materialak erakusteko, publikoak gehiago sakontzeko aukera izan dezan. prozesua horrela ulertzeko, koreografia batzuen zergatia”.
Gaurko saiorako sarrera doakoa izango da.