Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ordiziako zortzikoa nagusi, dantza asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Ordiziako zortzikoa nagusi, dantza asteburuan

Pujana dantza maisua omenduko dute, hura jaio zela 150 urte betetzen direlako

Asteburu berezia antolatu du Ordiziako Amets Bide dantza taldeak gaur hasi eta iganderako. Hain zuzen ere, gaur haurren emanaldia izango da, bihar zortzikoa dantza saioaren hirugarren edizioa eta igandean, berriz, dantzari txiki eguna egingo dituzte. Gainera, Pujana dantza maisua ere omenduko dute egunotan, dantzari emandako guztiagatik.
Egilea
M. Aranburu
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Ordizia
Mota
Albistea
Data
2018/05/25
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

“Urte berezia da Ordiziarentzat eta baita dantzarentzat ere, orain 150 urte Jose Lorenzo Pujana dantza maisu ordiziarra jaio baitzen. Bere garaian Iztueta maisuak egin bezala, Jose Lorenzok dantzari lotutako ibilbide oparoa egin zuen eta dan-tzaren transmisioan egindako lana azpimagarria izan zen”, nabarmendu du Izaro Intsausti, Amets Bide dantza taldeko kideak.

Gaur etxeko txikiak aterako dira dantzan. Lau urtekoetatik hasi eta 12 urtera artekoen taldeek egingo dute dantza emanaldia, Ordiziako Plaza Nagusian, arratsaldeko 19.00etan hasita. Larunbatean, bestalde, Ordiziako zortzikoaren hirugarren edizioa ospatuko dute, 19.30ean hasita, Barrena parkean. Orain arte jendearen parte hartzea handia izan da eta biharko saioan ere hala izatea espero dute. Hala, Pujana jaio zela 150 urte pasa diren honetan Ordiziako txistulariak, Beasaingo Aurtzaka dantza taldea eta Ordiziako Amets Bidek elkarlanean emanaldi berezi bat prestatu dute. Intsaustiren hitzetan, urteroko soka-dantzariez gain, ezpata segizio bat ere osatuko dute. Guztira 120 dantzarik eta 20 musikarik parte hartuko dute emanaldian. Barrena parketik Kale Nagusiara igaroko dira eta dantza maisuaren jaiotetxe aurrean, ezpata-dantza dantzatuko dute. 20.00ak aldera, Garagartza Plazan Pujanatarren familiari omenaldia eskainiko diote. Amaiera Plaza Nagusian izango da eta eguna amaitzeko, afalondoren sinadura ekitaldia eta Belaño taldearekin erromeria egingo dituzte.

Igandea berriz, txikienen eguna izango da Ordizian. Honenbestez, Urdaneta eta Amets Bidekoen artean antolatuta, talde gonbidatuak hauek izan dira: Zaldibiko Iztueta, Lazkaoko Oin Arin, Beasaingo Aurtzaka, Orkoiengo Baietz eta Legorretako Irrintzi Alai. Urtero bezala herrian zehar desfilea egingo dute eta amai-era Barandiaran Plazan izango da elkarrekin alardean dantzatuz eta familia argazkia ateraz.

Ordiziako Barrena parkean, iaz Amets Bide dantza taldeko kideak zortzikoa dantzatzen.

Ordiziako Barrena parkean, iaz Amets Bide dantza taldeko kideak zortzikoa dantzatzen. (Ametsbide)

Dokumentuaren akzioak