Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Orbeldi Dantza Taldeak, “Dantza” filmeko grabazioan parte hartu du

Dokumentuaren akzioak

Orbeldi Dantza Taldeak, “Dantza” filmeko grabazioan parte hartu du

Euskal dantza tradizionalak ikuspuntu berritzailetik, doinu, estetetika eta koreografia berriekin islatuko ditu, “Dantza”, Telmo Esnal zarauztarra, Koldobika Jauregi artistarekin eta gai honi buruzko ikertzaile Juan Antonio Urbeltzekin batera, azken lau urteotan lantzen ari diren proiektuak. Esnalek aspalditik nahi zuen grabatu, dantza erdigunean jarriko zuen ikus-entzunezko lan bat. Zinegileaz gain, dantzaria ere bai baita zarauztarra.
Komunikabidea
Noaua
Mota
Albistea
Data
2017/05/18
Lotura
Noaua

2017an zehar film honen hainbat eszena grabatzen dabiltza Euskal Herriko hainbat txokoetan, dantza talde ezberdinekin. Tartean dira usurbildarrak ere. Aurreko asteburuan, Leitzan (Nafarroa) izandako grabazioetan parte hartu zuten Orbeldi Dantza Taldeko kideek Añorgako Arkaitz dantza taldekoekin, beste hainbat talderekin batera. Proiektu honetan guztira, 8-82 urte arteko 250 agertuko dira. Besteak beste, Donostia, Iruñea, Eibar, Elgoibar, Deba, Añorga, Beasain, Zarautz, Portugalete, Gasteiz, Andoain, Baigorri, Astigarraga, Mallabia… udalerri guztiotako eta gehiagotako dantzariak.

Leitzako grabazioan bertan atera zuten talde argazkia duzue ondokoa. “Dantza” filma, 2018an estreinatzea aurreikusten dute. Albiste honi atxikitako bideoan duzue, urtebete barru ikusi ahalko dugun ikus-entzunezkoaren aurrerapentxo bat.

Dokumentuaren akzioak