Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Orbeldi Dantza Taldea: "Herritar guztiei eskaini nahi diegu dantzatzeko aukera”

Dokumentuaren akzioak

Orbeldi Dantza Taldea: "Herritar guztiei eskaini nahi diegu dantzatzeko aukera”

Komunikabidea
Noaua
Mota
Albistea
Data
2021/04/01
Lotura
Noaua

Dantza Eguna ospatzeko aukerarik ez zen izan iazkoan. Horren ordez, herritarrek etxean eginiko bideoak zabaldu zituzten sare sozialetan. Pandemiak pandemia, aurten plazara itzuliko dira dantzariak. Orbeldi Dantza Taldearen asmoa behintzat, hori da. Osasun neurri guztiak errespetatuz, hainbat ekitaldi iragarri dituzte.

Herriari zuzendutako egitaraua antolatzeaz gain, herritar guztiei eskaini nahi zaie dantza egiteko aukera. Eta horretarako Tranpaldo irekia izeneko ikuskizuna sortu dute propio. “Herritar guztiei dantzatzeko aukera eman nahi diegu, mikrofono irekia emanaldien estiloan”. 

‘Tranpaldo irekia’ Artzabalen

Apirilaren 24an egingo da Tranpaldo irekia, baina proposamenak aurkezteko aukera dagoeneko zabalik da. “Gehienez ere 6 laguneko taldetan, gehien gustatzen zaien dantza estiloan koreografia bat aurkezteko aukera izango dute. Hau da, etxean edo lagunartean landutakoa, jendaurrean eskaintzeko modua izango da”.

Interesa duten guztiek, aurretik izena eman beharko dute usurbildantzan@gmail.com e-posta helbidera idatzita, “taldearen izena eta partehartzaileen izen-abizenak zehaztuz”.

Orbelditik nabarmendu dutenez, babes neurri guztiak errespetatuz burutuko da Tranpaldo irekia. 

Aurtengo Dantza Eguna ekitaldiz josita iritsiko da

Apirilak 23 ostirala

“Dantza eta generoa” hitzaldia, Oier Araolazaren eskutik

Mikel Laboa EHU Katedraren bitartez doktore-tesia egin berri du: “Genero identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan”.

Oier Araolazaren hitzaldia apirilaren 23an ostirala izango da. 19:00etan, Sutegin. 

Apirilak 24 larunbata

“Tranpaldo irekia” emanaldia, 16:30ean Artzabalen

“Herri guztiari dantzatzeko aukera eman nahi diogu, mikrofono irekia emanaldien estiloan”, Orbeldikoek aditzera eman dutenez. 2013an edo lehenago jaiotakoei zuzendua dago eta gehienez ere sei laguneko taldetan aritu beharko dute. “Norberari gehien gustatzen zaion dantza estiloan koreografia bat aurkezteko oholtza eskainiko dugu”. Aurretik izena eman beharko da usurbildantzan@gmail.com helbidera idatzita. Emailean taldearen izena eta partehartzaileen izen-abizenak zehaztu behar dira. 

Apirilak 24 larunbata

Orbeldiren dantza ikuskizuna, 19:30ean Oiardo kiroldegian

Urtero legez, “herriko musikariekin batera ikuskizun bat eskainiko dugu. Aurten, Sorotan Beleren musika oinarri hartuta 50 minutuko emanaldia osatuko dugu”, Orbeldiko kideek aditzera eman dutenez. Apirilaren 24an larunbata, Oiardo kiroldegian. Astebete lehenago entsegu irekia egingo dute: apirilaren 17an Aginagako frontoian. 

Apirilak 25 igandea

‘Mutu’ ikuskizuna Sutegin

Apirilaren 25ean igandea, Miriam Perez Cazabonen konpainiak ‘Mutu’ ikuskizuna eskainiko du. Arratsaldeko 18:00etan Sutegin.

Dokumentuaren akzioak