Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Orantzaro eta Maimur Leitzan elkartuko dira

Dokumentuaren akzioak

Orantzaro eta Maimur Leitzan elkartuko dira

Alkek eta Aurrerak, Udalaren babesarekin, antolaturiko ikuskizuna eskainiko dute plazan

Magiaz beteriko ikuskizuna izango da gaur Leitzako plazan. Iluntzen hasten den momentuan, arratsaldeko 18:30ean hasita, Oran-tzaroa, Maimur, galtxagorriak, jentilak eta bestelako pertsonai magikoak plazaraino hurbilduko dira. Ikuskizunari hasiera emateko abesbatzakoek hainbat kanta eskainiko dute. Bitartean Olentzero Aurreraino hurbilduko da eta gero, Orantzaro enborra plazan erretzera jentilak etorriko dira. Txistulariak, txalapartariak, bertsolariak, izango dituzte ondoan, Aurrerako dantzariek eurek prestatutako saioa eskaintzen duten bitartean
Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Leitza
Mota
Albistea
Data
2012/12/23
Lotura
Diario Vasco
Dena ilunpean izango da, antortxen argitasunaz lagundurik, neguko solstizio ospatzeko. Orantzaroaren ohitura zaharra berreskuratu nahian hasi ziren duela urte ba-tzuk Alkekoek eta ikusirik jendeak erantzun ona izan duela panpinak etxeetako balkoi eta atarietan jar-tzeko, hurrengo urratsa ematera animatu ziren.
Juan Mari Barriola Alke kide ta zinegotziak azaltzen zuenez «gure aiton-amonak kontatuta Orantzaroren inguruan informazio handia lortu genuen eta ikasi, Leitzan duela 200 bat urte, baserri eta etxeetan Orantzaroaren panpina jartzen zutela. Panpin horrek emakume edo gizonezko itxura izan zezaken, eta edozein lanbideko jantziekin ager zitekeen. Etxeetan zeuden galtza, soineko, alkandora eta bestelako osagaiak nahikoak ziren panpin dotore bat jartzeko».
Horrela, iaz, 70 bat panpin jarri zituzten leitzarrek euren etxeetan. Alkekoek pozik agertzen ziren izandako erantzunarekin, eta honekin txertatuta, Eguberri bezperan plazan egiten den ikuskizuna aurkeztu zuten.
«Leitzan ezaguna da Ezkurrako bidean dagoen Maimur parajea. Han Maimurren putzua dago, eta zaharrek diotenez tormube edo ekaitzak bertan sortzen ziren. Biharko egunarekin plazara etortzen da Jainkosa Olentzerorekin hitz egitea» kontatzen zuen Barriolak. Hau dena prestatzen lagun ugarik hartzen dute parte. Prestatzen eta jende aurrean eskaintzen eta merezi du, jendearen artean hedatzen ari den hitzordua baita Leitzan.
Erletakoak eguerdian
Eguerdian Erleta ikastetxeko haurrak Orantzarokin kalejira egingo dute. Postalak banatuko dira eta ondoren, plazan inguruan beren gutunak bidaliko dituzte txikiek.
Orantzaro eta Maimur Leitzan elkartuko dira

Ikuskizuna. Maimur, galtxagorriak eta jentilak ondoan dituela iazko Orantzaron etorreran. :: BARRIOLA

Dokumentuaren akzioak