Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Orakunde eta inauteriak ospatuko dituzte Zigan otsaileko lehen asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Orakunde eta inauteriak ospatuko dituzte Zigan otsaileko lehen asteburuan

Ortziralean haurrak eta gazteak ibiliko dira eskean eta larunbatean mozorroen dantzaldia izanen dute

Orakunde eta inauteri eguna batera ospatzen dituzte Zigan. Aurtengoan otsailaren 2an, ortziralean, izanen dute hitzordua. Baina, inauteriak larunbatera arte luzatuko dira.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Ziga
Mota
Albistea
Data
2018/02/01
Lotura
Erran

Otsailak 2, ortziralea

10:15ean meza izanen dute. Ondotik, herriko haurrak Zigaurre auzoan eta herrian barna ibiliko dira eskean, Joxe Anjelen musikak alaiturik.

14:00etan Etxezurian bazkalduko dute. Arratsaldeko 16:30ean haur jokoak izanen dituzte. Azkenik, 19:00etako txokolatada eta dantzaldiarekin borobilduko dute arratsaldea.

Egun berean gazteen gosariarekin hasiko dituzte inauteriak. Indarrak harturik, Zigaurre auzoan eta baserrietan puskak biltzen ibiliko dira, Nerea eta Beñat musikariak lagun dituztela.

Otsailak 3, larunbata

Biharamunean, otsailaren 3an, gazte gosaria egin ondotik, Nerea eta Beñaten musika lagun, herrian barna ibiliko dira gazteak.

Iluntzean, 20:30ean, frontoian mozorroen dantzaldia izanen dute, Agerraldek alaituta.

22:00etako afariarekin eta afaldu ondoko Agerralderen musikarekin bukatuko dituzte inauteriak.

Orakunde eta inauteriak ospatuko dituzte Zigan otsaileko lehen asteburuan

Gazteak escena ibiliko dira ortziralean Zigaurren eta larunbatean Zigan.

Dokumentuaren akzioak