Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Opera bat eskainiko du lehenengo aldiz dFeriak

Dokumentuaren akzioak

Opera bat eskainiko du lehenengo aldiz dFeriak

Arte eszenikoen azoka martxoaren 7tik 10era egingo dute.

Egilea
Lide Ferreira
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/01/11
Lotura
Irutxuloko Hitza

dFeria XXII. Arte eszenikoen azokaren aurkezpena egin dute gaur goizean, edizio berriaren irudia aurkezteko eta programazioaren aurrerapena egiteko. Horretarako, prentsaurrekoa egin dute Kulturako zinegotzi Miren Azkarate, dFeriaren zuzendari Norka Chiapusso eta azokaren irudiaren sortzaile Andoni Garciak. Aurreratu dutenaren arabera, 14 dantza ikuskizun eta 17 antzerki obra egongo dira ikusgai, martxoaren 7tik 10era bitarte. Berrikuntza moduan, lehen aldiz opera bat eskainiko dute, Quatro Santos Em Tres Actos, eta Tabakalera izango da azokaren beste egoitzetako bat. Aurtengo gaia elkarrizketak izango da.

Viktoria Eugeniako programazioari dagokionez, lau ikuskizun aurreratu ditu Chiapussok:

  • Martxoak 7, astelehena, 20:30. Quatro Santos Em Tres Actos. Teatro de Bairro, Ar de filmes. Opera hau Donostian estreinatuko dute.
  • Martxoak 8, asteartea, 20:30. Oskara. Kukai Dantza Taldea eta Marcos Morau / La Veronal.
  • Martxoak 9, asteazkena, 20:30. Foot-Ball. Gelabert + Azzopardi Companyia de Dansa.
  • Martxoak 10, osteguna, 20:30. Aire. Bovoj.

Sarrerak bihartik aurrera jarriko dira salgai, Viktoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan eta baita Donostia Kulturako webgunearen bitartez. Berezko prezioa 20 eta 12 eurokoa bada ere, deskontuak eskainiko dituzte: urtarrilaren 12tik otsailaren 4ra, 12 eta 6 eurotren truke eskuratu ahal izango dira. Eta hortik aurrera, astez aste igotzen joango da prezioa.

dFeria

Kultura zinegotzi Miren Azkarate, dFeriaren irudiaren sortzaile Andoni Garcia eta dFeriako zuzendari Norka Chiapusso. (Argazkia: Lide Ferreira)

Dokumentuaren akzioak