Dokumentuaren akzioak
'Ongi etorri' ikuskizuna prestatzen ari da Dantzaz konpainia Jon Maia dantzariaren gidaritzapean
Atalak XX ekimenaren barruan izango da emanaldia, ostegunean, Donostiako Viktoria Eugenian, 21:00etan.
Dantza taldean nazionalitate desberdinetako jendea dagoelako jarri dio Ongi etorri izena koreografiari Maiak. "Etengabe ari dira dantzariak etortzen eta joaten. Iruditzen zait beren mugimendua, hizkuntza, izateko modua etorri eta joaten direla, baina, era berean, osatzen dutela kolektibitate bat". Lengoaiari dagokionez ere, dantzariekin desberdintasun handia duela dio; izan ere, dantza tradizionalean ondutakoa da Maia. Pieza osatzeko garaian bi aldetatik edan dutela adierazi du, euskal dantzetatik eta dantza garaikidetik. "Saiatu naiz urrats tradizional batzuk beraien lengoaiara inguratzen edo, alderantziz, beraien lengoaiara inguratzen beste urrats batzuk".
Dokumentuaren akzioak