Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea txapeldun, Gazteen Binakako Dantza Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea txapeldun, Gazteen Binakako Dantza Txapelketan

Egilea
Intza Trula
Komunikabidea
Guka
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2024/09/04
Lotura
Guka
Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea Gazteen Binakako Dantza Txapelketako irabazleak Naiara Mendivil zinegotziarekin. (Gorka Eizagirre)

Euskal Astearen barruan, Helduen Dantza Txapelketa jokatu zuten astelehen arratsaldean, eta atzo gazteen txanda izan zen. Hamar bikotek parte hartu zuten Modelo aretoan jokatutako lehian, eta giro bikaina sortu zen parte hartzaileen zein ikusleen artean.

Epaimahaiak horrela erabakita, Lizartza (Gipuzkoa)-Andoaingo (Gipuzkoa) Onditz Esnaolak eta Jurgi Errandoneak osatutako bikotea da aurtengo Gazteen Binakako Dantza Txapelketako irabazlea. Euskal Astearen barruan, Helduen Dantza Txapelketa jokatu zuten astelehen arratsaldean eta, atzo, hain justu, gazteen txanda izan zen. Asteleheneko sariketaren moduan, eguraldi txarraren ondorioz Modelo aretoan jokatu zuten atzoko sariketa, Lege Zaharren enparantzan egin beharrean.

Hamar bikote aritu ziren oholtza gainean txapela lortzeko lehian. Esnaolak eta Errandoneak 140 euro eta txapel eta garaikur bana eraman zituzten etxera. Bigarren postua –120 euro–, Zizurkil (Gipuzkoa)-Asteasuko (Gipuzkoa) Nora Davilarentzat eta Julen Lertxundirentzat izan zen, baita jantzi egokienaren saria ere –80 euro–. Hirugarren postua–100 euro–, berriz, Hegoa Aizpuru eta Izaro Arandia azpeitiarrek eskuratu zuten.

Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea irabazleak, atzo. (Gorka Eizagirre)

Dokumentuaren akzioak