Onditz Esnaola lizartzarrak eta Jurgi Errandonea andoaindarrak irabazi dute Euskal Herriko bikote gazteen 45. Dantza Solte Txapelketa, Bergarako Seminarixoan jokatu dutena. Sari nagusia irabazteaz gain, jantzi onenen saria ere haiek eskuratu dute.
Bost bikote onenak honako hauek izan dira:
- Onditz Esnaola (Lizartza) eta Jurgi Errandonea (Andoain). Garaikurra, txapela eta zapia eta 180 euroko saria.
- Enara Artola eta Mikel Esnaola (Lezo). Garaikurra eta 160 euro.
- Ihintza Erauskin (Lezo) eta Danel Castillo (Pasai Donibane). Garaikurra eta 150 euroko saria.
- Alaitz Elorza eta Aner Elorza (Azpeitia). Garaikurra eta 140 euroko saria.
- Jare Labaka eta June Izagirre (Azpeitia). Garaikurra eta 130 euroko saria.
Bergararrek koreografia bat egin dute
Epaimahaiak erabaki hartzen zuen bitartean, Bergarako Musika Eskolako dantza ikasleek Gozategiren Askatasunari abestiaren koreografia egin dute. Aipatzekoa da, gaur egun, 6 eta 65 urte arteko 80 dantzari inguru ari direla dantza ikasten talde horretan, Eneko Galdos irakaslearen esanetara.