Dokumentuaren akzioak
Ondartza taldearen historia jasotzen duen liburua idatzi du Xabier Etxabek
Kaleratu berria da, Udalaren laguntzarekin, eta denetara 500 ale jarri dira salgai 5 euron truke
Gari Berasaluze zinegotziak, Xabier Etxabe berak eta Ondartza taldearen ordezkari gisa Izaskun Mendizabalek hartu zuten hitza. Guztira 500 ale kaleratu ditu Udalak eta 5 eurotan jarri da liburua salgai herriko liburudendetan.
Gustora egindako lanarekin
Gustora geratu dira guztiak Xabier Etxabek egindako lanarekin. «Euskal folklorea, garai hartako kultur giroa ederki adierazten du liburuak», zioen Gari Berasaluzek. Era berean Izaskun gustora zen, izan ere «urte gutxitan gauz pila bat egin genituen eta nolabait guk egindako guztia jasotzen du liburuak, idatzitakoa hor gertzen da. Guk euskal kulturaren alde zerbait egin asmoz jarduten genuen, dantza eta kantuaren bitartez eta egindako guztia ederki jasotzen da liburuan».
Xabier Etxabe berak eskerrak ematen zituen bitartean, zera zioen: «atentzioa ematen dit Ondartza taldeak hain urte gutxitan, apenas sei urte, zenbat ekitaldi egin zituen eta elkartu izan direnean, beti indar handiarekin egin dute».
Xabier Etxabe, Izaskun Mendizabal eta Gari Berasaluze, ostiral arratsaldeko aurkezpenean. / ETXEBERRIA
Dokumentuaren akzioak