Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oñatiko dantzak ikusi dituzte Valladoliden asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Oñatiko dantzak ikusi dituzte Valladoliden asteburuan

Egilea
Oihana Elortza
Komunikabidea
Goiena
Mota
Albistea
Data
2021/10/25
Lotura
Goiena
Oñatzeko dantzariak Valladoliden asteburuan. (Argazkiak: Xabi Agirre)

Hango Euskal Etxeak gonbidatuta joan dira Oñatz dantza taldeko kideak asteburuan Valladolidera. Herriko dantzak ez ezik, 50. urteurreneko 'Gorulari' dantzak ere egin dituzte, adibidez.

Valladoliden egon dira asteburuan Oñatz dantza taldeko kideak, hango Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta. Hainbat dantza saio egin dituzte hiriko toki eta une ezberdinetan.

Autobusean egin dute joa-etorria oñatiarrek; 29 dantzari, bost laguntzaile eta Aita Madina txistulari taldeko bi kide, 35 lagun guztira. Zapatu arratsaldean heldu eta ostatu hartu ostean, Santo Domingo de Guzmán-en ospatu zen elizkizunean dantzatu zuten. Hura bukatzean, elizaren kanpoaldean egin zituzten dantza gehiago, Oñatiko dantzak eta Gorularien dantzak. Domekan, kalejiran ibili ziren eta dantza saio gehiago eskaini herriko kale eta plaza ezberdinetan.

Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak euskal ekitaldiak antolatzen ditu tarteka, duela hilabete inguru, esaterako, harri-jasotzaileen erakusketa bat antolatu zuten. Orain euskal dantzak erakutsi gura izan dituzte, eta Oñatz gonbidatu zuten Oñatiko dantzen erakustaldia egitera. "Ondo baino hobeto" hartu eta zaindu dituztela adierazi dute Oñatzeko kideek, eta asteburu "oso ona" izan dela.

Azaroaren 13an beste irteera bat egingo dute Oñatzeko dantzariek. Iruñara joango dira, hango Duguna dantza taldeak gonbidatuta, Baztango dantza taldeekin batera. 

Dokumentuaren akzioak