Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oñatiko Aratusteetarako dantzen entseguak, bide onetik

Dokumentuaren akzioak

Oñatiko Aratusteetarako dantzen entseguak, bide onetik

Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2022/01/17
Lotura
Goiena

Otsailaren 26ko Aratuste-zapatua prestatzeko entseguekin ari dira Oñatin dantzarik behintzat falta ez dadin. Izan ere, COVID-19ak ez zuen utzi 2021ean ezer egiterik baina aurten kalera irteteko asmoz daude, baldintzatuta bada ere. Zapatuan hainbat gazte elkartu ziren Eltzian, arduradunen azalpenak entzun ostean, entseguei ekiteko. Aratuste-zapatuaz gain, entseguak ere baldintzatu dituelako pandemiak. 

Goizez bakarrik irtengo diren arren, asmoa da Aratusteetako ohiko dantza guztiak egitea baldin eta denbora ematen badie guztiak ondo entseatzeko. Dantzariez gain hartza eta gainerako pertsonaiak ere ateratzeko asmoa dute eta, pandemiara egokitutako neurriekin betiere, hainbat lagun elkartuko dituzte itzulera berezi honetan. 

Dokumentuaren akzioak