Dokumentuaren akzioak
Omenaldi hunkigarria jaso zuen Legoburuk igandean
Goiz-goizetik iluntzera arte hainbat ekitaldi egin ziren bere izenean. Hainbat herritako txistulariak bildu ziren eta Gerbasioren zein haren senideen bila joan ziren Antiguara. Herriko Plazara elkarrekin joan, eta ondoren meza eman zen. Herriko abesbatzak abestu zuen meza. Gero, udaletxeko batzar areto nagusian Antzuolako gutuna eta bandera eman zion Udalak omenduari eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, berriz, bere zilarrezko domina.
Gerbasio Legorburuk, Mireia Unamuno alkateak, Iñaki Urtizberea Euskal Herriko Txistulari Elkarteko lehendakariak eta Karmele San Sebastian urteetan Gerbasiorekin batera dantza irakasten jardundakoak. Mireia Unamunok Gerbasiok txistuaren, euskal dantzaren eta kulturaren alde «borondate hutsez eguneroko lan isilean» jardun izana azpimarratu zuen. Udaletxetik irten ondoren, banakoa egin zioten Gerbasio Legorbururi berarekin dantza ikasitako bost taldeek. Polita izan zen aspaldian dantzarik egitekeko 40 urteko lagunak hala ikustea. Erakusketa ere zabaldu zen Olaran etxean. Hurrengo asteburuan ere irekiko dira haren ateak antzuolarrek ikus dezaten. Eta 200 lagunetik gora bildu ziren frontoian bazkarian. Han ere txistulari talde, lagun eta auzotarren opariak jaso zituen omenduak. Iluntzera arte luzatu zen festa Antzuolako kaleetan. Antolaketa bikaina egin zuen txistulari taldeak.
Dokumentuaren akzioak