Dokumentuaren akzioak
Omenaldi dantzatua Ravel jaunarentzat
Etorkizuna Kontzeptuak dantza konpainia berriak bere lehen sorkuntza estreinatuko du
Hori izan nahi du Etorkizuna Kontzeptuak konpainiak, hain zuzen. Iraunen duen bilgune bat, euskal dantzan oinarriturik eta, bide batez, beste dantza egiteko manerei hurbiltzeko aukerak eman. «Guretzat interesgarria dena proiektu horretan ez da ikusgarri bat muntatzea; da, justuki, dantzariek har dezaten nahi dutena». Malandain Ballet Biarritz, EKE eta Hiriburuko Herriko Etxearekin hitzarmen bat izenpetua du konpainiak.
Eta, iduriz, asmoak lortu du bere publikoa, Ipar Euskal Herriko hainbat dantza taldetatik hurbildu 34 dantzari eta musikari elkartu baititu bere lehen sorkuntzan: Ravel jauna izenekoa. Euskal dantzez gain, dantza garaikidea lantzeko aukera eman die ikusgarriak. Bittor Corret, Christian Larralde eta Maider Oihartzabal aritu dira koreografia lanetan. Musika aldetik ere, sorkuntza da nagusi, nahiz eta Ravelen musikak tarte bat izan.
Ravelen heriotzaren 75. urteurrena dela hautatu dute Ravelen biziaz interesatzen den sorkuntza. Bereziki, Ravelek Euskal Herriarekin duen harremanaz interesatu dira. Larunbatean dute estreina, Luhusoko Harri Xuria gelan, baina jadanik lekurik ez da gelditzen. Izanen da besterik; adibidez, urriaren 20an Donapaleuko Airetik gelan, 20:30ean.
Dantzariak, entsegu batean. / JOSE MIGUEL PEREZ
Dokumentuaren akzioak