"Olatu erreakzionarioaren" aurrean "Euskal Herri gehiago eraikitzeko" deia egin du Gure Eskukhttps://dantzan.eus/hemeroteka/olatu-erreakzionarioaren-aurrean-euskal-herri-gehiago-eraikitzeko-deia-egin-du-gure-eskukhttps://dantzan.eus/@@site-logo/logo-svg-200x103.svg
"Olatu erreakzionarioaren" aurrean "Euskal Herri gehiago eraikitzeko" deia egin du Gure Eskuk
Gure Eskuk milaka lagun jarri ditu gaur Euskal Herriko zazpi hiriburuetan aldi berean dantzan. "Zazpi jauzi" dantzaren bidez Euskal Herriak nazio gisa jauzi bat eman behar duela adierazi nahi izan dute. Munduan zehar dabilen olatu erreakzionarioari Euskal Herri gehiago eraikiz erantzun behar zaiola esan du Gure Eskuk, eta deia egin die erakunde, alderdi politiko eta eragile sozialei herri ikuspegi batez elkarrekin lan egiteko.