Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Olarrik 'L-Ur' ikuskizuna taularatuko du urriaren 8an

Dokumentuaren akzioak

Olarrik 'L-Ur' ikuskizuna taularatuko du urriaren 8an

Oiartzungo ibilbide historikoa irudikatuko dute kiroldegian, lurra eta itsasoa sinbollizatuz. Sarrerak salgai daude, Kastron.
Egilea
Erik Gartzia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2022/09/27
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

 olarri lur

Oiartzungo hainbat pasarte historiko irudikatuko dituzte.

Olarri dantza taldeak ikuskizuna sortu du, modu kolektiboan: L-Ur. Urriaren 8an, larunbatarekin, estreinatuko dute lan hori. Elorsoro kiroldegian izango da taularatzea, 20:00etan. Sarrerak Kastron eskura daitezke, bost euroren truke.

Oiartzungo ibilbide historikoa irudikatu nahi izan dute L-Ur lanarekin. Torresko lehen haitzuloan bizi ziren oiartzuar hartatik hasiko dela azaldu du Olarrik, eta ibilbidea egingo dutela, Historiaurreko garaitik hasita. Ondoren, nekazaritza mundura egingo dute salto. Gero, herriko plazako erromeria giroa islatuko dute.

Itsasoan bukatuko da. Zehaztu dutenez, lehen itsasoa barrurago sartzen zen, eta hori izango da ikuskizunaren izenburuak duen ur partea.

Ikuskizunaren ardatza dantza garaikidea izango dela nabarmendu du Olarrik, baina ez direla faltako dantza tradizionalaren ukituak ezta koreografiarik ere.

Aurkezle lanetan Josu Ibarguren arituko da, bertsoa eta poesia erabiliz. Olarrirekin batera, Suo-Gâneko musikariak izango dituzte: pianoa, akordeoia, flauta, tronpeta, perkusioa eta abeslaria. Txistulariek ere ekarpena egingo dute.

Dantza taldekoek adierazi dutenez, emanaldiaren parte diren partaide guztiak oiartzuarrak dira: jostunak, kartelaren diseinatzailea, soinu probetako teknikaria, hartzaren buruaren diseinatzailea eta bizia ematen diona…

Dokumentuaren akzioak