Olagizonen lana omendu dute Legazpin

Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza egin dizkiete Mirandaolan. Jarraian ola martxan jartzea eta erromeria egin dituzte.
Egilea
Lide Egizala Urteaga
Hedabidea
Goierriko Hitza
Lekua
Legazpi
Mota
Albistea
Data
Lotura
Goierriko Hitza
Sustraiak dantza taldeko kideek egin dute ezpata-dantza.

Legazpin Mirandaola Eguna ospatzen ari dira, eta tradizioari jarraituz, olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza egin dizkiete Mirandaolako burdinolan. Ondoren, 12:30ean, ola martxan jarri dute. Jende ugari bildu da historiaz beteriko inguru honetan, aspaldiko ohiturak berriro gogora ekarriz. Sua piztearekin batera, sugarrek eta txinpartek burdinola argitu dute, iraganeko lanaren eta suaren memoria une batez berriro bizirik jarriz. 

Bi ekintza nagusiez gain, 13:00etan, erromeria ere izan da. Olamendi Eskola eta Haztegi ikastetxeetako bertsolariek, bertso eskolako bertsolariek, Korosti eta Sustraiak dantza taldeetako dantzari txikiek, Doinua Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleek eta Goiz Deiako txistulariek parte hartu dute.