Olaeta familia, jauzi handi bat eman duen Developpe Dantza lehiaketaren protagonista

Igor Yebrak eta Jone Goirizelaiak bultzatutako Developpe Dantza Nazioarteko Lehiaketaren hirugarren edizioa (urtarrilaren 21etik 24ra) martxan dago jada. Iazko «jauzi kualitatibo eta kuantitatiboaren» ondoren, aurtengoa behin betiko finkapenarena izango dela dirudi. Olaeta familia omenduko dute.

Egilea
Amaia Ereñaga
Hedabidea
Naiz
Lekua
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2026/10/28
Esteka
Naiz
Jone Goirizelaia eta Igor Yebra, asteartean egin duten aurkezpenean.
Jone Goirizelaia eta Igor Yebra, asteartean egin duten aurkezpenean. (Oskar MATXIN | FOKU)

10 eta 19 bitarteko dantzari-belaunaldi berriei beren hezkuntzarako eta beren karrera garatzeko aukerak ematea du helburu Bilboko Developpe Dantza Nazioarteko Lehiaketak. Duela hiru urte sortu zen eta, denbora honetan guztian, hazten eta izena irabazten joan da. Ez da harritzekoa, honen atzean Igor Yebra eta Jone Goirizelaia baitaude. 

Datorren urtarrilaren 21etik 24ra, BBKk, Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak bultzatuta, lehiaketak hainbat jatorritako dantzari gazteak bilduko ditu berriz Bilboko Kale Nagusiaren BBK aretoan, eta 13.000 euro banatuko ditu saritan; horrez gain, bekak eta nazioartean ospe handia duten zentroetan egonaldiak eskainiko ditu. 

Aurtengo berritasunen artean, Lifar Fundazioak sortutako sari berria –2.000 euroko diru-zuzkidura lehenengoarentzat eta 1.000 bigarrenerarentzat– eta zuzeneko musikaz lagundutako eskola magistralak azpimarra daitzke. Aurreko urteetako lehen mailako epaimahaiari –Muriel Romero, Leire Ortueta eta Mikel Gonzalez Pujanari–, Raul Diaz-Maroto gehituko zaizkie.

Diaz-Maroto Chicagoko Joffery Balleteko Grainer Academy-ko irakasle nagusia da eta, Igor Yebrak aipatu duenez, ‘ikuskatzaile’ legez dator ere lehaiketara. 

Partaideak banakako hiru kategorietan (haurrena, juniorra eta nagusia) eta taldekako bi modalitatean (librea eta euskal dantza tradizionala) lehiatuko dira. Izen ematea zabalik dago eta argibide guztiak lehiaketaren web orrialdean daude ikusgai. 

Horretarako, lehiaketaren faseak publiko orokorrarentzat zabalik egongo dira (sarrerak 5 eurotan), baita itxiera ekitaldia eta sari banaketa ere, hainbat emanaldi gonbidaturekin (sarrerak 20 eurotan). Sarrerak laster egongo dira eskuragarri BBK Salaren webgunean eta leihatilan.

Egun dantza eskola du Igor Yebrak eta bere bizitzako gidoi-biraketa handienari egin dio aurre: esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa egin diote eta.

Igor Yebra herrialde honek eman duen dantzari eta koreografo handienetako bat da eta duen ezagutza eta lehen mailako kontaktuak lehiaketaren alde jarri ditu. Bere nazioarteko ibilbideak ardatz handiak izan ditu, hala nola Bordeleko Operako Balleta, non Charles Juderen zuzendaritzapean ‘Danseur étoile’-ren maila lortu zuen, eta Carla Fraccik zuzendutako Erromako Operako Balleta. Australian bere arrastoa uzteaz gain, Uruguaiko Sodre Ballet Nazionalaren zuzendaritza artistiko (2018-2020) hartu zuen, Boccaren lekukoa hartuz. 

Egun dantza eskola du Bilbon eta bere bizitzako gidoi-biraketa handienari egiten dio aurre, esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa egin diote eta. Autobiografia idatzi du ‘¿Por qué somos tan estúpidos y no estamos ya bailando?’ (BAO Bilbao Ediciones) izenekoa, urriaren 28an kaleratuko dena

«Egia esan, jauzi kuantitatibo eta kuantitatibo bat nabaritu zen lehenengo urtetik bigarrenera eta imajinatzen dut aurten ere igoko dela. Ez dut espero hainbeste izatea, baina, benetan, etxekoak animatu nahi ditut, batez ere izena ematera. Horrela urte osoan lanean egoteko helburua lortzen da. Aurkez daitezela eta ez diezaiotela beldurrik izan, esperientzia garrantzitsua baita hau. Gauza hauek, funtsean, ondo pasatzeko dira. Ez da norgehiagoka honetarako. bestea baino hobea nor den ikustea. Egia da sariak eta horrelako gauzak daudela, baina mundu guztia joaten da sari eta opari batekin parte hartzeagatik», aipatu du.

Jone Goirizelaia abokatua, politikoa eta Ballet Olaetako koreografoak indarrak batu zituen Yebrarekin Developpe dantza lehiaketaren antolaketan. Duela hiru urte lehen edizioa aurkeztu zutenean, ez zuten espero lortutakoa, onartu du: «Aurkeztu genuenean, esan genuen gure helburua lehiaketa hau mantentzea zela, oso gauza inportantea eta berezia zelako. Gaur, ordea, esan dezakegu lortzen ari garela eta esandakoa betetzen ari garela». 

«Olaeta familia erakunde bat izan da gure herrian. Izan ere, dantza tradizional mordoa berreskuratu eta balleta eta euskal dantza uztartu zituelako»

Euskal dantzari ikusgarritasuna ematen du xede koreografo honek. Horregatik, euskal dantza atal bezala ahalbidatzez aparte, lehiaketaren atariko gisa, BBK Kunak 2026ko abenduaren 16tik 22ra Olaeta familiari eta euskal dantzari egindako ekarpenari eskainitako erakusketa bat antolatu du Developpe Dantza lehiaketak. 

Erakusketa Elai-Alairen sorreraren mendeurrenaren oroitzapenaren barruan kokatzen da, Segundo Olaetak 1927an Gernikan sortutako taldea, eta euskal folklorearen zaintzak, transmisioak eta bilakaerak markatutako ibilbide bat zeharkatuko du.

36ko Gerraren ondoren, Segundo Olaeta Iparraldera erbesteratu zen bere familiarekin eta Elai Alaiko kideekin batera. Han euskal dantza zabaltzeko eta irakasteko lan handia egin zuen, Oldarra bezalako taldeen sorrerari lotuta. 1950ean, jada Bilbon, Ballet Olaeta akademia bultzatu zuen Bittor semearekin batera, dantza klasikoa euskal folklorearekin uztartu zuena.

1989an, Bittor Olaetak, konpainiako dantzariekin batera, Olaeta Ballet Elkartea sortu zuen, ondare hori zaintzeko eta transmititzeko lanean jarraitu duen elkartea, Bittor 2007an hil ondoren ere egiten jarraitzen dutena.