Dokumentuaren akzioak
Olaeta balleten ondarea bertatik bertara ezagutzeko aukera dago Donostian
Kutxa Boulevarden bildutako argazki, kartel, ikus-entzunezko eta jantziek 80 urteko ibilbidea erakusten dute
Argazkiak,
kartelak eta musikari dagokion materiala eskaintzen du erakusketak
Kutxa Boulevard aretoetako 0 solairuan, Jose Maria Uzelaik Zuberoako
dantzetan oinarrituta egindako margolanez gain. Jantzi batzuk erakusten
dituzten manikiak ere badaude solairu horretan, baina jantzirik gehienak
beheko solairuan daude ikusgai.
Olaeta balleten jantzien funtsak 700dik gora pieza ditu. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Lehenengo solairua
ikus-entzunezkoei eskainia dago. Bertikalean egindako proiekzio batez
gain, hainbat formatutako ikus-entzunezkoak batzen ditu, edukiei
dagokienez ere askotarikoak. Olaeta anaiek bilduak dira batzuk,
akademiako ikasle ohiek eta telebistako ekoizpen enpresek landu eta
emandakoak beste batzuk.
Era askotako jantziak
Beheko
solairuak Olaeta balleten historian erabilitako jantziak ikusteko
aukera eskaintzen du batik bat: ballet klasikoko, folkloreko nahiz
euskal balletekoak. Olaetarren jantzien funtsean Parisen eta Bilbon
egindako 700 pieza daude, 1920koa zaharrena eta 2005ekoa berriena.
Antolatzaileen esanetan, alderdi askotatik dira balio handikoak
erakusketan ikus daitezkeen jantziak, dela ikuspegi historikotik, dela
erabilitako ehunengatik —zetak, belusak, organtzak, artileak, larruak…—,
dela joskerarengatik eta diseinuarengatik.
Olaeta balleten
jatorria 1927an kokatzen du erakusketak, urte horretan sortu baitzuen
Segundo Olaeta Mugartegik (Gernika-Lumo, 1896-1971) Elai-Alai taldea
Gernikan, lehenengo euskal dantza taldetzat jotzen dena. Euskal
folklorea euskal balletarekin uztartzen aitzindari izan zen Segundo
Olaeta. 50eko eta 60ko hamarkadetan mundu osora zabaldu zuen Euskal
Herriko folklorea dantzaren bitartez.
Dokumentuaren akzioak