Dokumentuaren akzioak
Olaeta Balletei eskainitako gune bat zabaldu du Euskal Herria Museoak
2010ean Olaeta Ballets: Amets baten koreografia izeneko erakusketa hartu zuen Euskal Herria Museoak, eta beste herri batzuetan ere egon zen ikusgai. Halaber, Olaeta Balleten ibilbidea ezagutzera emateko, hitzaldiak eta kontzertuak antolatu zituzten bere garaian, eta baita liburu bat argitaratu eta film bat grabatu ere. Hala ere, museoko arduradunek diotenez, Gernika-Lumoko Olaeta Torrezuri familiak “beti adierazi izan du bere lanaren funtsak Gernikan gorde eta erakutsi nahi zituela”.
Martitzenetik zapatura 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bisita daiteke Euskal Herria Museoa, eta domeketan 10:30etik 14:30era. Jaiegunetan, bestetik, 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:30era bisitatu ahalko da. Astelehenetan, jaieguna izan ezean, itxita dago museoa. Zapatuetan sarrera doakoa dela ekarri du gogora museoak.
DOKUMENTUAK:
- Dantza taldetik balletera (2010eko martxoaren 12ko HITZA)
- Olaeta balleta liburuan bilduta (2010eko ekainaren 4ko HITZA)
- Sortzen ikusi zuen herrira itzuli da (2010eko urriaren 20ko HITZA)
Dokumentuaren akzioak