Dokumentuaren akzioak
Olaeta Balletaren 'Itzulera'
Gaur eta bihar dantza elkarteak ikuskizun berria estreinatuko du Arriaga Antzokiko eszenatokian
Olaeta Balleta Elkarteak bere ikuskizun berria estreinatuko du Arriaga Antzokian egitarau bikoitzarekin. 'Itzulera' obrak Andima Ibiñagabeitia euskal idazlearen azken egunak kontatzen ditu. 1967an, Caracasen zegoen erbesteratuta eta hainbeste urteren ostean Bilborako itzulera prestatzen hasi zen. Gaixorik dago eta amets egiten du hegazkinez doala eta leihatilatik Bizkaiko txokoak ikusten dituela: bere haurtzaroko Elantxobe, bonbardatutako Gernika, Gorbeia inguruko baserriak eta Bilbo industriala. Eta ustezko itzulera hori Jon Mirande adiskideari kontatuko dio eskutitz baten bidez. Baina eskutitz hori ez zen inoiz idatzi, eta Ibiñagabeitia ez zen inoiz itzuli bere jaioterrira. Heriotza aurreko ametsa baino ez zen izan.
'Jaietan' ikuskizuneko haur eta gazteen baletaren bidez jaiak nola antolatzen eta ospatzen diren erakutsiko du. Lan nekosoa bukatutakoan, etxera itzuli eta bazterrean utziko ditugu gure eguneroko betebeharrak jaiaz gozatzeko. Ongi prestatu behar dugu, ezerk huts egin ez dezan. Egunerokotasunetik irtetea eta herriak eskaintzen digunaz gozatzea da helburua, denon parte-hartzearekin.
Dokumentuaren akzioak