Dokumentuaren akzioak
Olaeta Balletak, Andima Ibiñagabeitia omenduko du
Itzulera lanak Andima Ibiñagabeitia euskal idazlearen azken egunak kontatzen ditu. “Caracasen erbesteratuta, Bilbora itzultzeko bidaia prestatzen ari da, hainbeste urte igaro eta gero. Gaixorik, hegazkinean bidaiatzen ari dela amesten du, eta leihotxotik Bizkaiko txokoak ikusten ditu: haurtzaroko Elantxobe, bonbek desegindako Gernika, Gorbeia inguruko baserriak eta Bilbo industriala. Eta ustezko itzulera hori Jon Mirande adiskideari kontatzen dio, gutun batean. Baina gutun hori ez zuen inoiz idatzi, eta Andima Ibiñagabeitia ez zen inoiz bere jaioterrira itzuli. Heriotzaren aurreko ametsa baino ez zen izan”. Lan hau Kirmen Uribe idazlearen jatorrizko ideia batean oinarritzen da. Koreografia Asier Zabaletak egin du eta Juan Carlos Perez arduratu da musikaz.
Bigarren lana, Jaietan, Olaeta Balleten ideia da erabat, eta koreografia Mari Carmen Muñozek eta Jone Goirizelaiak prestatu dute. Kepa Junkera eta Jose Luis Franco artisten soinu herrikoiak entzungo dira bertan, umeek eta gazteek ostatutako balleta eszenatokian aritzen den bitartean.
Dokumentuaren akzioak